16 ikastetxetako 500 ikasle inguruk proiektu zientifikoak aurkeztuko dabez eguazten honetan II. EBI STEAM Azokan

  • Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta Bilboko gotzain Joseba Segurak inauguratuko dabe azoka zientifikoa datorren eguaztenean, azaroak 30, goizeko 10: 00etan, Sodupeko Avellaneda ikastetxean.
  • Bilboko Gotzaindegiko ikastetxeek bigarren STEAM azoka ospatuko dabe bokazio zientifikoak sortzeko: STEAM jakintzagaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) oinarritutako berrogeita hamar egitasmo inguru aurkeztuko dabez.
  • Auto elektrikoak, robotak, mineralogia, errealitate birtuala, energia alternatiboak eta hezkuntza bideo-kontsolak dira proposamenetako batzuk.
  • Hezkuntza sareak azken urteetan ezarritako metodologia pedagogiko barritzaileen emaitzak agerian jarriko dauz.
  • Azokara Estatuko hogei bat elizbarrutitako ikastetxeetako 40 arduradun inguru joango dira, baita Espainiako Gotzainen Batzarreko lau ordezkari be, horien artean Alfonso Carrasco, Lugoko gotzaina, eta José Luis Retana, Ciudad Rodrigoko eta Salamancako gotzaina.

BILBO, 2022ko azaroak 28. EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxeetako 500 ikasle inguruk, Bilboko Gotzaindegiaren menpeko taldeak, EBI STEAM Azokaren bigarren edizioan parte hartuko dau datorren azaroaren 30ean. Azoka zientifiko-artistiko honetan, adin guztietako ikasleek, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketakoak, STEAM (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika, ingelesezko siglen arabera) diziplinei lotutako 50 proiektu inguru aurkeztuko dabez, gaur egungo hezkuntzan ezinbestekotzat jotakoak.

Ekitaldia Sodupeko Avellaneda ikastetxean egingo da oraigo honetan (Gallarraga kalea, 24) eta 10: 00etan inauguratuko dabe Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Joseba Segura Bilboko gotzainak. Ondoren, ikasleek eta irakasleek zientzia, teknologia eta arte-proiektuak azaldu eta aurkeztuko dabez.

Azokara, gainera, Estatuko hogei bat elizbarrutitako ikastetxeetako 40 arduradun inguru joango dira, baita Espainiako Gotzainen Batzarreko lau ordezkari be, horien artean Alfonso Carrasco, Lugoko gotzaina eta Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeko presidentea, Raquel Pérez Sanjuan, Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeko Idazkaritzako zuzendaria, eta José Luis Retana, Ciudad Rodrigo eta Salamancako gotzaina.

Holan, azokak helburu bikoitza dau. Alde batetik, hezkuntza sareak bokazio zientifikoak sortu eta bultzatu nahi dauz ikasleen –mutil nahiz nesken- artean, eta, bestetik, azken urteetan ikastetxe eta ikastoletan ezarritako metodologia barritzaileen, nagusiki egitasmo eta erronketan oinarritutako irakaskuntzaren, emaitzak erakutsi. 

Bilboko Gotzaindegiaren menpeko sareak 16 ikastetxe dauz Bizkaia osoan, ikastolak, ikastetxeak eta lanbide heziketako ikastegiak barne, eta 11.000 ikasle eta 1000 irakasle inguru biltzen dauz. Ikastegietan, taldeak Haur Hezkuntza eskaintzen dau 0 urtetik aurrera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza, baita Batxilergoa, Lanbide Heziketa maila guztietan, hezkuntza berezia edo enplegurako hezkuntza be.

Holan, ikasleek proiektu barritzaileak aurkeztuko dabez: auto elektrikoak, robotak, errealitate birtualeko tresnak, mineralogia-erakusketak, 3D inprimaketa, esperimentazio tailerrak, hezkuntza bideo-kontsolak edo seinale adimendunak, besteak beste.

Hezkuntza talde aitzindaria

Hezkuntza taldeak, askotariko ikastetxeen eta, bereziki, ikasleen bitartez, ezarritako metodologia pedagogikoen emaitza agertzera emango dau. EBI aitzindaria izan da Ulermenerako Irakaskuntza ezartzen. Honako ikaskuntza sistema hau jakintza alor anitzeko ulermen egitasmoetan oinarrituta dago eta Harvardeko Unibertsitateko Project Zero taldetik dator. Metodologia honek berariazko materialak baliatzen dauz testu-liburuak erabili beharrean, modu jarraikorrean ebaluatzen dauz ikasleak eta, holan, balioa kentzen deutse azterketa tradizionalei. Sarea aitzindaria izan da be robotika eta xakea bezalako diziplinak ikasgai bezala eskola curriculumean sartzen.

Ikaskuntza eredu horren guztiaren ondorioz, ikasleek “euren gaitasunak hobetzen dabez aztertzeko, informazioa bahetzeko, hausnartzeko, sakontzeko eta azaltzen jakiteko”. «Lehenengo esperientzietatik, ikastegietan, haurrek ezezagunari eta ustekabeari aurre egiten ikasten daben etengabe aldatzen ari dan mundu batean moldatzen ohitzeko», azaldu dau EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak elkarteko zuzendari Nerea Begoñak. “Gaur egun, gure konpromisorik garrantzitsuena da hurrengo belaunaldia heztea mundu konplexu honetarako” gaineratu dau.

Zientzia azokak honako erakunde hauen lankidegoa dau: SM Educamos, Gastronomía Cantábrica, Lansegur, Banco Sabadell, Grupo Solitium, Iberdrola, Umas Mutua de Seguros eta Rural Kutxa.

Comparte