15 arrazoi gure seme-alabak Eleizbarrutiko ikastetxeetan matrikulatzeko

Hezkuntzarik barritzaileena, banan-banako ikaskuntza-prozesuak, eleaniztasuna, azken teknologiak ikaskuntzarako tresna lez, alkartasuna eta konpromisoa, konprometituta eta eten bako prestaketan murgilduta dagozan irakasleak, osoko arreta ikasle guztiei… eta ikuspuntu humanistiko-kristautik. Eleizbarrutiko ikastetxeek ez dabe sekula alde batera izten hezkuntzarik aurreratuena, euren etorkizunari aurre egiteko prest dagozan ikasleak eta, aldi berean, ikasle solidario eta konprometituak lortze aldera.

Zer dala-eta gure seme-alabak Eleizbarrutiko ikastetxeetan matrikulatu?

  1. Eleizbarrutiko ikastetxeetan, balio humanistiko-kristauak dira heziketa osoaren oinarri dan zeharkako ardatza. Heziketa hori, hain zuzen, ez da ezartzen; ostera, bizitzan kokatzeko era zentzunez beteten dau, Nazareteko Jesus deitzailetzat dauan proposamena da.
  2. Bost eta hamazortzi urte bitarteko ikasleen artean garatzen diran ikaskuntza eta zerbitzurako egitarauen bitartez, alkartasuna eta doakotasuna lako balioak agertzera emoten dira lanaren zati handi baten ardatz lez: “zeozer emon” trukean sari ekonomikorik itxaron barik.
  3. Hizkuntza eta kultura euskalduna gure nortasunaren ezaugarri nagusienetakoa da. Gure ikastetxe guztietan euskera da ikaskuntzarako hizkuntza, gure alkarte autonomoan hizkuntza ofiziala dan gaztelaniagaz batera.
  4. Eleizbarrutiko ikastetxeek bikaintasuna lantzen dabe eta horren adierazle dira Europan zein hemen, Eusko Jaurlaritzak bikaintasunaren autormenerako sortutako Euskalit euskal fundazinoaren eskutik, jasotako autormenak (urrezko ‘Q’, urrezko ‘A’, zidarrezko ‘Q’, Bikain ziurtagiriak, ingurumen-jasangarritasuna, ISO…). Neurri batean edo bestean, sareko 16 ikastetxeak dagoz egiaztatuta.
  5. Ikastetxeok aitzindariak dira hezkuntza barrikuntzan, hezkuntzaren ikuspuntua aldatuz. Ez dabe jakintzen transmisino hustzat hartzen, personaren heziketarako bide lez baino. Ikaslearen beraren ikaskuntza- eta bizitzaren eraikuntza-prozesuan oinarritzen da, persona bakotxak ikaskuntza-estilo desbardina dauala aintzat hartuz eta bakotxaren denpora eta garapenak errespetatuz. Ikaskuntzaren pertsonalizatzea deitzen jako horri.
  6. Irakasleek ezagutu egiten dabez ikasleen beharrizanak, honeek entzun, babestu eta gidatu egiten dabezalarik.
  7. Ikasleek dalako jokaera batzuk baloratu eta ikasi daiezala gura dogu eta geu gara erreferenteak jokaera horiei dagokienez.
  8. Horretarako, irakasleek beste eginkizun bat dabe: irakasle ez ezik prozesuaren ahalbideratzaile bihurtzen dira. Horretarako, irakasleak ezinbesteko ezaugarri batzuk izan behar ditu: gertutasuna, prestaketa, paradigmaz aldatzeko prestasuna, mutiko eta neskatoen eremuan (familiak, gertuko inguruak, beste erakunde batzuk, publiko zein pribatuak…) partaide diran personakaz taldean lan egitea; azken batean, ikasleak maitatuko ditu eta bakotxari bere ahala ateraten lagunduko deutso.
  9. Irakasleek, gainera, tresna digitalak erabilten eta menperatzen dabez ikaskuntzarako tresna lez.
  10. Irakasleak eten bako heziketan murgilduta dagoz eta horretarako gaitasuna dabenek egiten daben kanpo ebaluazinoaren menpe.
  11. Ikastetxeetan, persona guztien gizarteratzea da helburua, horretarako hemengoak ala kanpokoak izateagaitik egon daitekezan aurreretxiak gaindituz, genero, gizarte edo kultura aldetik desbardintasunik egin barik. Ahulenengana zuzentzen da arreta nagusia, maitatu eta zaindu egiten doguz eta tresnak emoten deutseguz bizitzea egokitu jaken gizartean etorkizun hobea pentsatu eta idatzi daien.
  12. Bizi garan mundu globalizatu honetan, ikasleak prestatu egiten doguz:
    1. Kanpoko hainbat hizkuntzatan (ingelesa, frantsesa, alemana, txinera…) komunikatzeko aukera izan daien.
    1. Munduko kultura eta hizkuntza desbardinak estimatu eta errespetatu daiezan.
    1. Derrigorrezko hezkuntzarako zein derrigorrezko hezkuntzaren osterako internazionalizazino egitarauen bitartez beste herrialde batzukazko trukeak ahalbideratzeko.
  1. Hezkuntzaz dogun ikuskerak jakin-mina bizten dauan lanerako foro sozial guztietan azaltzen dira eleizbarrutiko ikastetxeak eta bide batez ikasi egiten dogu gainerako eragileengandik.
  2. Sarea osatuz ikastea eta hobeak izatea da gure goiburua eta, aldi berean, gizartea hobetzen laguntzen dogu.
  3. Eleizbarrutiko ikastetxeak Bizkaiko hainbat inguru geografikotan banatuta dagoz eta hezkuntza aldi guztiak barne hartzen dabez: 0 urtekoak, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa –duala, ziklo ertain zein goi zikloak, adar industrialean, automobilgintzan, hezkuntzan, menpetasun egoeran dagozan personei zuzendutako arretan, arrantzan eta eten bako heziketan.
Comparte