EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxeetako 1.000 ikasle inguruk EBI STEAM Azokaren bigarren edizioan parte hartu dau asteazken honetan. Azoka zientifiko-artistiko honetan, adin guztietako ikasleek, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketakoak, STEAM (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika, ingelesezko siglen arabera) diziplinei lotutako 50 proiektu inguru aurkeztu dabez, gaur egungo hezkuntzan ezinbestekotzat jotakoak.
Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta Bilboko gotzain Joseba Segurak inauguratu dabe azoka zientifikoa Sodupeko Avellaneda ikastetxean.
Auto elektrikoak, robotak, mineralogia, errealitate birtuala, energia alternatiboak eta hezkuntza bideo-kontsolak izan dira proposamenetako batzuk.
Hezkuntza sareak azken urteetan ezarritako metodologia pedagogiko barritzaileen emaitzak agerian jarriko dauz. Gainera, Azokara Estatuko hogei bat elizbarrutitako ikastetxeetako 40 arduradun inguru joango dira, baita Espainiako Gotzainen Batzarreko lau ordezkari be, horien artean Alfonso Carrasco, Lugoko gotzaina, eta José Luis Retana, Ciudad Rodrigoko eta Salamancako gotzaina.