Uncategorized

EBI sareak Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dau

EBI sareko hainbat ikastola eta ikastetxek Elhuyar Zientzia Azokaren edizio barrian parte hartu dabe. Proiektu eta esperientzia praktikoen bidez, ikasleei zientzia, teknologia eta barrikuntza hurbiltzen deutsazan gunea izan da. Parte hartu daben ikastetxeen artean, Somorrostro, San Felix Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea eta Jado Ikastetxea dagoz. Ikastetxe horietako ikasleek ikasgelan garatutako proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkeztu […]

EBI sareak Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dau Read More »

EBIren Lanbide Heziketak nazioartekotzearen aldeko apustua egin dau Erasmus+ ekimenagaz

EBI sareko Lanbide Heziketako ikastetxeek Erasmus+ programan parte hartu dabe aurten be, ikasleei nazioarteko testuinguruetan prestakuntza-esperientziak bizitzeko aukera eskainiz. Mugikortasun horiei esker, hainbat heziketa-ziklotako ikasleek beren ezagutza akademiko eta profesinonalak zabaltzeko, kultura barriak ezagutzeko eta ingurune global batean gaitasun pertsonal eta linguistikoak garatzeko aukera dabe. Erasmus+en parte hartzeari esker, ikasleek ikasgelaz haratago ikaskuntza aberasten dabe,

EBIren Lanbide Heziketak nazioartekotzearen aldeko apustua egin dau Erasmus+ ekimenagaz Read More »

Otxarkoaga Formakuntza Zentroak Arizmendiarrieta Bizkaia 2026 Saria jaso dau

EBI sarekoa dan Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak irabazi asmorik gabeko erakundeen kategorian Arizmendiarrieta Sariak 2026  jaso dau. Aitorpen horrek balioa emoten deutso ikastetxeari Otxarkoaga auzoan egindako 60 urtetik gorako ibilbide hezitzaileari, sozialari eta inklusiboari, bai eta ikasleei laguntzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko benetako aukerak sortzeko konpromisoari be. Ikastetxeak hezkuntza, partaidetza eta inklusioa bezalako arloetan egiten dauan

Otxarkoaga Formakuntza Zentroak Arizmendiarrieta Bizkaia 2026 Saria jaso dau Read More »

Izan, bizi eta eskertu

Presa eta ziurbakotasun garai batean bizi gara, erritmo frenetikoan bizitzera bultzatzen gaituan denpora zoro batean, non ez dagoen gozatzeko eta egunero jazotzen dana eskertzeko astirik. Sarritan, errutinak ahaztarazten deusku bizitza opari bat dala, aurkikuntzarako bide bat, eta gure benetako “ni” agaz topo egiten saiatzen garela. Eguneroko gurpiletik jaistera eta nor garen galdetzeko erronka onartzera ausartzen

Izan, bizi eta eskertu Read More »

EBI sareko ikastola eta ikastetxeek Liburuaren Eguna ospatu dabe irakurzaletasuna sustatuz

Liburuaren Eguna dala eta, EBI sareko ikastola eta ikastetxeek hainbat jarduera antolatu dabez irakurzaletasuna sustatzeko eta literatura etapa guztietako ikasleei hurbiltzeko. Jardunaldian zehar, ikastetxeek askotariko proposamenak garatu dabez: irakurketa partekatuak eta ipuin kontalariak, sormen tailerrak eta liburu eta egileen inguruko literatur gomendioa. Horreek guztiek helburu komun bat dabe: irakurtzeko interesa piztea eta pentsamendu kritikoa eta

EBI sareko ikastola eta ikastetxeek Liburuaren Eguna ospatu dabe irakurzaletasuna sustatuz Read More »

EBI, Lanbide Heziketaren eta Fabrikazio Aurreratuaren inguruko LCAMP nazioarteko ekitaldian

Gasteizen ospatu da aste honetan International LCAMP Week & Open Days 2026, LCAMP proiektuaren bidez antolatutako nazioarteko ekitaldia. Ekitaldiak lanbide heziketako ikastetxeak (LH) eta Europa osoko adituak bildu dauz Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Programak jarduera ugari izan dauz, halan zelan ikastetxeen arteko networking saioak, Fabrikazio Aurreratuko enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta tailer espezializatuak. Gainera, ikasleentzako jarduera

EBI, Lanbide Heziketaren eta Fabrikazio Aurreratuaren inguruko LCAMP nazioarteko ekitaldian Read More »

BeraKruz Ikastolak Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren banaketa ekitaldia hartu dau

Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketak sari banaketa ospatu dau joan dan apirilaren 21ean, ekitaldi hunkigarri batean. Edizio honetan, bederatzigarrena, EBI ikastetxeei zuzendutako lehiaketaren leloa ekologia integralaren, Ama Lurraren zaintzaren eta Laudato Si lanaren inspirazioaren ingurukoa izan da, eta, holan, gure ingurunearekiko konpromisoan jarri dau arreta. Ekitaldia Markinako BeraKruz Ikastolako instalazioetan

BeraKruz Ikastolak Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren banaketa ekitaldia hartu dau Read More »

Avellaneda Ikastetxeko neska-mutil talde batek Donejakue Bidea egin dau baloreetan oinarritutako ikaskuntza sendotzeko

Avellaneda Ikastetxeko neska-mutil talde batek Donejakue Bidea egin dau apirilean, Sodupeko ikastetxeko pastoral ekimen batean, ikasleak esperientzia paregabean sartzeko eta balio desbardinak lantzeko. Avellaneda Ikastetxeak hirugarren urtez jarraian bultzatu dau ekimen hau, arrakasta handiz bukatu dana. Ikastetxeak, holan, bere pastoral eskaintza handitu dau, kalitatezko ekintza aberasgarri bategaz. Donejakue Bidea esparru ezin hobea da ikasleek laguntasuna,

Avellaneda Ikastetxeko neska-mutil talde batek Donejakue Bidea egin dau baloreetan oinarritutako ikaskuntza sendotzeko Read More »

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbo izan dira aurten eleizbarrutian ospatu diran Gazteen Pazkoen eszenatokiak, eta 200 gazte baino gehiago batu dauz esperientziak, topaketaz, gogoetaz eta alkarbizitzaz betetako bost egunetan. Egun hauetan zehar, parte hartzaileek beren adinera egokitutako hainbat jardueratan parte hartu dabe, otoitz uneak, talde-lana eta dinamika komunitarioak batuz, eta giro hurbilean, hazkunde pertsonala eta

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan Read More »

EBIko ikasleek Spelling Bee ingelesezko letreiatze-lehiaketetan parte hartu dabe

EBI sareko hainbat ikastetxetako ikasleek Spelling Bee lehiaketetan parte hartu dabe. Ingelesezko letreiatze-lehiaketa horrek hizkuntza modu dinamikoan eta motibagarrian ikastea sustatzen dau. Ekimen honetan, Berakruz Ikastola, San Fidel Ikastola, La Inmaculada ikastetxea eta Begoñazpi Ikastolako ikasleek hartu dabe parte, eta euren hizkuntza-trebetasuna, kontzentrazioa eta txapelketan gainditzeko gaitasuna erakutsi dabe. Spelling Bee-k hiztegia, ahoskera eta ingelesaren

EBIko ikasleek Spelling Bee ingelesezko letreiatze-lehiaketetan parte hartu dabe Read More »