Argitaratua:
2018ko azaroak 13

Milaka ikasle, Eleizbarrutiko zeinuan: Garrasi egin, gartsu ekin
Datorren asteburuan, Bizkaiko Eleizak urteroko alkartasun zeinua ospatuko dau. Zeinu publiko eta kolektiboan, kristau alkarte osoa konprometitu gura da gure gizarteko ahulenei alkartasuna adierazteko. Ekitaldi honetan, iaz lez, Behartsuen aldeko Munduko II. egunaren barruan -"Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atara eban (Sal 34, 7)"- ospatuko da, goiburu honen haritik: “GRITA POR LA JUSTICIA – GARRASI EGIN, GARTSU EKIN”.
Mavi Laiseka Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko koordinatzaile nagusi eta Eleizbarrutiko Zeinurako batzordeko kideak azaldu dau Zeinua zertan datzan eta zelan garatuko dan. Hiru dira momentuak:
Azaroaren 16an, barikuz, ikastetxeetako ikasleei eta gazteei zuzenduta egongo da eta 1.000 lagun inguru batuko dala uste da. Goizeko 9:30etatik aurrera Doña Casilda parkean batuko dira eta danek batera zuzentasunaren alde garrasi egingo dabe. Ondoren. Zubiarte zentrora joango dira eta, pelikula ikusi ondoren, adinaren araberako dinamika egingo dabe.
Aaroaren 17an, zapatuz, eleizbarrutiko topaketa egingo da, “kristau alkarteetako kideak eta Eleizaren gizarte erakundeetatik lagundutako personak alkartuz eta partaidetza eta alkar ezagutzea suspertuz. GARRASI EGINEZ, danok bat eginda salatuko dogu persona txirotuek jasaten daben egoera bidebabea”. Eguerdiko 12:00etatik aurrea, Begoñazpi ikastolako ateak zabalduko dira, 14:00ak arte aldi berean ospatuko dan hainbat jardueratan parte hartu ahal izateko. Besteak beste, tailerrak garatuko dira eta hainbat gairen inguruko –etxebizitza, laneko behin-behinekotasuna, bazterketa, askotariko gaitasunak, estereotipoak, emakumeen aurkako indarkeria…- kontraste eta hausnarketarako eremuak izango dira. “Bazkalostean, musika-emonaldia izango da eta, amaitzeko, zuzentasunaren alde garrasi egingo da”.
Azaroaren 18an, domekaz, jardunaldia lurraldeetan ospatuko da eta dagoeneko hainbat alkarte eta pastoral barrutitan aurreikusita daukiez jarduera zehatzak bat egitea eta bizikidetza suspertzeko.