Argitaratua:
2018ko uztailak 9

Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak hurrengo hiru urterako plan estrategikoari ekin dio
Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastetxeak sarea osatzen duten 16 ikastetxe eta ikastoletako arduradunek hurrengo hiru ikasturterako plan estrategikoa egiteko asmoz hausnarketa burutu dute.
Uztailaren 5 eta 6ean Loiolan izan den bileran, sarearen erronkak eta beharrizanak aztertu dituzte arduradunek. Hezkuntza berrikuntza, bikaintasunaren aldeko apostua, solidaritatea geletan… hurrengo hiru urterako Elizbarrutiko Ikastetxeak sarea gidatuko duten gaietako batzuk dira.