Argitaratua:
2018ko otsailak 2

Elizbarrutiko Ikastetxeak robotika, zientzia eta teknologiaren lehiaketa den First Lego League-ren protagonista
Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak agertze nabaria izango du robotika, zientzia eta teknologiaren lehiaketa den First Lego League Euskadin. Euskal berrikuntzaren agentzia den Innobasquek antolatzen du lehiaketa eta 1.000 ikasletik gora parte hartuko dute edizio honetan. Lehiaketa Gasteizko Europa Jauregian ospatuko da otsailaren 10ean.
Lehiaketan parte hartuko duten 35 Ikastola eta ikastetxeetaik zazpi Elizbarrutiko Ikasetxeak sarearen kide dira. Zehazki, Begoñazpi Ikastola, San Felix Ikastetxea, Txomin Agirre Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea, San Fidel Ikastola, Centro de Formación Somorrostro eta Bera Kruz Ikastola izango dira parte-hartzaileak.
Hydro Dynamics erronkaren bitartez, helburua da taldeek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea. Hau da, ura non eta nola aurkitu, garriatu eta modu egokian erabili.
Partehartzaileek erronka 3 atal hauek landuz ebazten dute erronka
Proiektu zientifikoa: taldeek urteko erronkarekin zerikusia duen arazoa identifikatzen dute, ikertzen dute, irtenbide bat proposatzen dute eta komunitatearekin partekatzen dute.
Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dute LEGO Mindstorm kita erabiliz. Horrek modu autonomoan misio batzuk osatu beharko ditu jokoan.
Balioak: taldeek erakusten dute egindako lana FLL balioekin garatu dela: inklusioa, ezagutzea, koopertizioa, errespetua, taldean lan egitea.
FIRST LEGO® League kirol-ekimen formatua duen nazioarteko txapelketa da eta horren helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza bultzatzea dira.