Ortuellako San Felix Ikastolak UNICEF-en aitorpena jaso dau haurren eskubideen eta hiritartasun globalaren heziketan ikastegi erreferentea izateagaitik.
EBI sareko Ortuellako ikastolak barriz be jaso dau aintzatespena. Euskadin saria daben ikastegi gutxietako bat da.
Aitorpena azken urteotako lanaren fruitua da, ikastegiaren kudeaketa egokitzeko eta haurren eskubideak hezkuntza proiektuan txertatzeko.
Saria emateko ekitaldian, Isidro Elezgarai UNICEFeko Euskadiko presidenteak esan eban, laburpen bezala, “eskubideetan konprometitutako eskolei esker, haurrek honeek ikasi ezeze, bizi eta erabili be egiten dabez”.