Somorrostro eta Jado ikastetxeak Kudeaketa Aurreratuan sarituak

Beste urte batez, bi EBI ikastetxe Euskadiko erakunde aurreratuenen eta kudeaketa-praktika onenak dabezen artean dagoz, Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez onartu bezala. Zorionak Somorrostro Ikastetxeari “Bezeroak” elementuan Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko A-gaitik; eta Jado Ikastetxeari, Brontzezko A-gaitik Kudeaketa Aurreratuan.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eman dauz aintzatespenakri, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Sari honekin praktika aurreratuak dituzten eta beren interes taldeen (bezeroen, pertsonen eta gizartearen, besteak beste) asebetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen dira.

Jado Ikastetxeko kasuan, talde ebaluatzailearen azken txostenak hainbat lorpen azpimarratzen ditu: Jadoren KAE (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua) hedatzeko maila “indartsua”, “hobetzeko grina”, langileen “inplikazio-maila handia” eta “bezeroei” ematen zaien arreta.

Sari honekin, Somorrostrok etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa indartzen du, Gizarte, Estrategia eta Berrikuntzan aurretik izandako aintzatespenei beste mugarri bat gehituz. Eskerrik asko egunez egun hazten ari den proiektu honetan parte hartzen duzuen guztioi.