Bariku honetan, otsailaren 14an, odola emoteko gune bihurtuko da ikastetxea
Otsaila honetan, Ortuellako San Felix ikastolak proiketu solidarioa abian ipini dau. Honen jomuga zera da, odol ematearen kultura sustatzea herrian.
Hainbat ekimenen bidez, ikastolak ilaskeak, familiak eta komunitatea sentsibilizatu nahi du odola ematearen garrantziaz eta, holan, bizitzak salbatzen lagundu.
Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearekin alkarlanean antolatutako tailer eta jardunaldien bidez, ikasleak donazioaren onurei eta solidarioak izatearen garrantziari buruzko ezagutzak eskuratzen ari dira.
Gainera, ikastolak otsailaren 7an eta 14an irekiko ditu ateak, familiek eta Ortuellako bizilagunek odola emon dezaten. Hain zuzen be, hezkuntza erakundea dohaintzak jasotzeko gune bihurtuko da.

