Probokazioa, jolasa Haur Hezkuntzan: BeraKruz Ikastolaren adibidea

Probokazioa, jolasaren testuinguruan Haur Hezkuntzan, ikasleek gainazal batean irakasleak dauazan objektuak deskubritzeko, esploratzeko eta haietan jarduteko balio dauen jarduera bat da. Oihalak, hariak, orriak edo pilotak, adibidez. Hainbat testura, usain, soinu… dabezan elementuak, askatasunez jolasteko, baina, aldi berean, ikasten jarraitzeko.

Markinako BeraKruz Ikastolak 2 urteko ikasleekaz praktikan jarri dau. Hauek dira bere ezaugarrietako batzuk:

– Estrategia metodologiko hau zuzendu gabeko jarduera bat da, non umeak objektuekaz jolasteko askatasuna daben, berak uste dauan bezala.

– Gainera, ez dau helburu zehatzik, hau da, ez da etxeko objektuak edo koloreak lantzeko jarduera gisa planteatzen. Askatasunez jolasteko gonbidapena da, eta irakasleek haurrak ikaskuntzan, jolas sinbolikoan, sormenean eta garapen ebolutiboan dagozan unea ikusten dabe, besteak beste.

– Eta denporarik gabeko jarduera irekia da. Helburu zehatzik ez dauenez, ez dau espero dan emaitzarik, ezta baliozkorik be. Ikasleek sortzen daben emaitza ez da ez ondo ez txarto egongo. – Ez da derrigorrezko jarduera, errespetatu egiten da haur batek parte hartu nahi ez badau.