Ikasturte barri baten hasierak erronka, proiektu eta hezkuntza-komunitateetan sartze barriak dakarz. Horien artean, ikasgela batean egunerokotasunari lehen aldiz aurre egiten deutsien irakasleena.
Bere etorrerak begirada, ideia eta hezkuntza ulertzeko modu barriak emoteko aukera emoten dau, eta, aldi berean, ikaskideen esperientziagaz eta laguntzagaz haziz joango dan bideari ekiten deutso.
EBIn, alkarlana eta talde-lana hezkuntza ulertzeko dogun moduaren parte dira. Horregaitik, beren irakasle-ibilbidea hasten dabenei laguntzea komunitaea eraikitzea eta alkarregaz kalitatezko hezkuntza hurbila eta barritzailea eskaintzeko konpromisoan aurrera egitea be bada.






