Irakaskuntza: Eliza hezkuntzaren bihotzean

Lugoko gotzaina eta Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeko presidentea, Mons. Alfonso Carrasco izan da irakaskuntzako ordezkarien urteko jardunaldien buru. Aurten, Jubileua dela eta, Erroman egin dira jardunaldi honeek, martxoaren 8ra arte, zapatura arte.

Egun honeetan, Elizaren bihotzean dagoan Hezkuntzari eta bere misio ebanjelizatzaileari buruz sakontzeko aukera izan dabe bertaratutakoek.

Jardunaldia Congressi Augustinianum Zentroan izan zan. Bertan, Aita Ezio Lorenzo Bono koordinatzaileak eta Kultura eta Hezkuntzarako Dikasterioko aholkulari Juan Antonio Ojedak Hezkuntzarako Dikasterioaren ekimen eta dokumentuak aurkeztu ebezan: Hezkuntza Itun Globala, Hezkuntzaren Jubileua, Eskola Katolikoaren Nortasuna eta Elkarrizketaren Kultura, etab.

Arratsaldean, Espainiako Santiago eta Montserrat eliza nazionala bisitatu eben eta Jose Jaime Brosel errektoreak hartu ebazan. Bertan mahai-inguru bat izan eben “Hezkuntza katolikoa. Una mirada desde el corazón de la Iglesia “liburuan Montserrat del Pozo, Juan Antonio Ojeda eta Miguel Ángel Cortések hartu eben parte.