Campus Zulaibar barria eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko gradu barritzailea, ikasturteko barritasunen artean.
Zulaibar Lanbide Ikastegiak ilusioz beteriko ziklo barri bati ekingo deutso 2022/2023 ikasturtean. Lanbide Heziketako ikastegia Campus Zulaibarren aroan murgildu da, dinamizazio sozioekonomikorako polo hau erreferentzia bihurtuko da Arratian eta oihartzuna izango dau ikasleen prestakuntzan. Gainera, ikastegiak Automatizazio eta Robotika Industrialeko graduari hasiera emango deustso, industria 4.0ko eskakizunekin lerrokatuz.
Campus Zulaibarreko lanak ezarritako dataren arabera doaz aurrera eta, izan be, proiektua abian da jada. Ikasleentzak instalazio hobeak izateaz gain, inguruko enpresek ekipamendu barriak erabiltzeko aukera izango dabe. Errota Fundazioak be, eskualdeko sustapen sozioekonomikoan funtsezko aktiboa denak, Campusean ezarri dau egoitza.
Orainerako eta etorkizunerako apustua
4.0 industriak roboten erabilpena finkatu dau lan asko automatizatzeko. Horregaitik da ezinbestekoa haren funtzionamenduaren ezagutza sakona daben profesionalak izatea.
Premisa horregaz, Zulaibarrek Automatizazio eta Robotika Industrialeko gradua sartzearen aldeko apustua egin dau, hezkuntza ibilbide abangoardista hau onuragarria izango baita ikasleentzat zein enpresa sarearentzat.