Hainbat sari eta aintzatespen EBI sareko ikastetxeei

Zorionak azken asteotan hainbat aintzatespen jaso dabezan EBI Ikastetxeei.

San Felix Ikastolak eTwinning School aintzatespena lortu dau


Ortuellako San Felix Ikastolak eTwinning School errekonozimendua jaso dau martian, eta horri esker, nazioarteko hezkuntza partekatuan lagundu eta aurrera egin ahal izango dau.


Izan be, eTwinning online komunitate bat da, ikastetxeei zuzendua, non irakasleek eta ikasleek nazioko eta nazioarteko proiektuak garatzen lagundu daikien.

eTwinning-ek plataforma segurua eskaintzen dau irakasleek eta ikasleek Europa osoko eskolekin batera lan egin daien, online taldeetan eztabaidatu daien, berdinen arteko ikaskuntza jarrai daien eta garapen profesionaleko jarduerak egin daiezan.

Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak Erasmus + akreditazioa lortu dau

Erasmus+ akreditazioa lortzea lan handia da baina, ikasleek bizitzen duten esperientzia desberdinak ikusirik benetan esfortzuak merezi du.

Otxarkoaga Ikastetxeak Eskola Urdina ziurtagiria lortu dau itsasoarekiko eta gure kostaldearekiko dauan kontzientziagaitik

Otsailaren 4an, Otxarkoaga Ikastetxeak Eskola Urdina ziurtagiria lortu dau, “Gure kostaldea esploratzen” proiektuari esker. Ikastetxeak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, itsasoagaz zerikusia daben gaiekaz inplikatzen dauz ikasleak eta irakasleak, gure ozeanoarekiko kontzientzia eta erantzukizun-sentimendua sortzeko. Eskola Urdinen sarean dagozanez, ikastetxeek baliabideak, jarduerak eta garapen-aukerak dabez eskura.

SOMORROSTROk bigarren postua lortu du STARTInnova 2025 lehiaketan

Somorrostro Heziketa Zentroko talde batek, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako 2. ziklokoak, bigarren postua lortu du STARTInnovaren 12. edizioko finalean, Sarrikon, Bilbon. El Correok antolatu zuen lehiaketa, eta BBVAk, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak babestu zuten. Bizkaiko 36 ikastetxetako 859 ikasle izan ziren. 18 urtetik gorakoen kategorian, Ibaizabal Ikastola, Arangoya eta Barakaldoko LH bezalako ikastetxeekin lehiatzen gara.

Begoñazpi Ikastolako ikasle bat, Filosofia Olimpiadako Finalean
Lehenengoz, Begoñazpi ikastolak Euskadiko Filosofía Olinpiadetan parte hartu dau, beste 45 ikastetxekaz batera eta gure ikaslea dan Ane Belloso finalera heldu da, disertazio kategorian. Zorionak, Ane!!! Aurtengo gaia ZAINTZAK izan da. Ze garrantzitsua dan gure burua zaintzea, eta besteak zaintzea harreman osasuntsuak ahalbideretzeko!