EBIko Lanbide Heziketak etorkizuna eraikitzen dau hainbat proiektukaz

Lanbide Heziketak aurrera darrai emaitza bikainekaz. EBI sarean lanean jarraitzen dogu ikasleen eskura jartzeko hezkuntza eredurik onena, Lanbide Heziketan be.

Ondarroako Arrantza Eskola, Word Maritime Week 2025 Kongresuan

Ondarroako Arrantza Eskola Word Maritime Week 2025 Kongresuan izan da. Bere plan estrategikoa azaldu dau eta beste eragileeen batzuen aurkezpenetatik ikasi dau.

Zulaibar Ikastegiak Arratiako Haranerako aitzindari den proiektu bat sustatzen dau

2024-2025 Dualiza Laguntzen VIII. Deialdiaren esparruan, Zulaibar Zentroak “Hezkuntza Berrikuntza Sentsazio-Anitzeko Gelan: Ziklo Arteko eta Gizarte Erronka” izeneko proiektu ausarta jarri du martxan, CaixaBank Dualiza eta FPEmpresa-ren babesarekin. Ekimen honek hezkuntza berrikuntza sustatzea ez ezik, Arratiako Haraneko komunitatean eragin zuzena sortzea ere bilatzen du, arreta berezia eskainiz hezkuntza-premia bereziak (HPB) eta desgaitasunak dituzten haurrei.

Bizitzak eraldatzeko sentsazio-anitzeko gela bat

Zulaibar Zentroko sentsazio-anitzeko gela eraldaketa honen ardatz bihurtu da, inklusiboa eta teknologikoki aurreratua den espazio bat eskainiz, non prestakuntza-ziklo desberdinetako ikasleek elkarrekin lan egiten duten, erabiltzaileen beharretara egokitutako materialak eta jarduerak diseinatzen eta garatzen.

Erretzeko parrillak, Otxarkoaga Ikastegiko ikasketa praktikoa

Otxarkoaga Heziketa Zentroko Soldadurako eta Lanbide Heziketako Galdaragintzako Erdi Mailako Zikloko ikasleek Ethazi erronka bat jarri dabe abian azken asteotan, erretzeko parrillak eraikitzera eroan dauana.

Ikasleek hainbat metodologia garatu dabez, hala nola, lankidetzazko ikaskuntza edo erronketan oinarritutako ikaskuntza, gaur egungo merkatuak eskatzen dauazan lan baldintzetara egokitzeko beharrezkoak diran hezkuntza ereduak, bereziki soldaduragaz eta galdaragintzagaz lotutakoak.