EBIk ondo etorria emon deutso ikasturte barriari erronka eta proiektu barriekaz

EBI sareko ikastola eta ikastetxeek ilusioz, erronka barriez eta hezkuntza-proiektuetan aurrera egiteko begiradaz ekingo deutsie ikasturte barriari. Ikasturte hasieran aldaketak izango dira sareko hainbat ikastetxetako zuzendaritza-taldeetan.

Aurten zazpi aldaketa egingo dira EBIn. Somorrostron, Javier Unzuetak hartuko dau zuzendaritza; San Juan Somorrostron, Urko Duartek; Eider Aznar sartuko da Avellanedako zuzendaritzan; Ángeles Custodiosek Víctor Pascual eta Jaione Elkorok osotutako taldea izango dau; Itxaso Garteizaurrekoak hartuko dau San Fidel Ikastolan zuzendaritza eta Laura Gutierrezek hartuko dau lekukoa Otxarkoagako Prestakuntza Zentroan.

Bide horretan, EBIk pertsona guztientzako espazioak sortzearen alde egiten dau, aniztasunari irekiak, bai eta pentsamentu kritikoa, herritartasun aktiboa eta gizarte- eta ingurumen-konpromisoa sustatzearen alde be. Halaber, ikasleei bizitzaren zentzuna aurkitzen lagunduko deutseen esperientziak sortzea dau helburu.

Hori guztia hezkuntza-komunitate batek eraikitzen dau. Hezkuntza-komunitate horrek ulertzen dau EBI izatea kide izatea dala eta gizarteari eta Elizari zelan emon jakitea, eta beste pertsona batzugaz ibiltea inor atzean utzi barik.

Balore horreek abiapuntu gisa hartuta, EBIko ikastetxeek ikasteko, hazteko eta aurrera egiteko gogoz ekingo deutsie ikasturte barriari.