EBIk BECen egindako hezkuntza-ebaluazioari eta sistemaren hobekuntzari buruzko jardunaldian parte hartu dau

EBIko ordezkariek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako eta Barakaldoko BECen egindako hezkuntza-jardunaldi batean parte hartu eben irailaren 11n. Topaketak ikastetxe eta ikastola ezberdinetako zuzendaritza-taldeak bildu ebazan, hezkuntzaren ebaluazioari eta hobekuntzari buruzko hausnarketak eta esperientziak partekatzeko.

Jardunaldiari esker, hezkuntza-ebaluazioagaz lotutako hainbat ekimen ezagutu eta partekatu ahal izan ziran, ebidentziak sortzeko, hobekuntza-prozesuei laguntzeko eta ikastetxeetan erabagiak hobeto hartzen laguntzeko tresna gisa ulertuta.

EBIrentzat, espazio horietan parte hartzeak ikasteko, beste hezkuntza-eragile batzuekaz esperientziak partekatzeko eta ikastetxeen etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko aukera emoten dau, beti be kalitatezko hezkuntzan eta ikasleen beharretan arreta jarriz.