EBIk bat egin dau Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunagaz, eta ikasleak bardintasunaz, errespetuaz eta emakumeek gizartean daben paperaz sentsibilizatzeko hainbat hezkuntza-jarduera antolatu dauz.
Jardunaldian zehar, EBIko ikastola eta ikastetxeek hezkuntza-etapa desbardinetara egokitutako proposamenak antolatu ebezan, halan zelan ikasgelako hausnarketa-dinamikak, lankidetza-jarduerak, emakume erreferenteei buruzko lanak edo zientzian, kulturan edo kirolean egiten daben ekarpena ikusarazteko ekimenak.
Jarduera horiei esker, aukera-bardintasunaren inguruan berba egin eta ikasi ahal izan dabe, eta ikasleengan errespetua, justizia eta gizarte bidezkoago batekiko konpromisoa sustau ahal izan dira.
Ospakizun honegaz, EBIk balioetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua indartzen dau, pertsona guztien bardintasuna eta garapen integrala sustatzen dauzana, gizarte justuago baten eraikuntzagaz kontziente eta konprometitutako pertsonak prestatuz.







