EBI ikastetxeek 11 sari lortu dabez First Lego League Euskadin

EBI ikastolek eta ikastetxeek 11 sari lortu dabez zientzia, teknologia eta robotikako First Lego League lehiaketan, otsailaren 22an Bilbon, Arrasaten, Donostian eta Gasteizen. Sarietako biri esker, Gernikako San Fidel Ikastolak eta Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak Ferrolen izango dan Estatuko finala jokatuko dabe.
Aurten, FLLa, “Sumerged” goiburuaregaz, ozeanoaren sakoneko ikerketari buruzkoa da. Lehiaketan, taldeek proiektu zientifiko bat eta proiektu teknologiko bat aurkeztu behar izan dabez, eta robotaren proban eta programazio robotikoan lehiatu.

Zehazki, honako hauek izan dira sariak:

San Fidel Ikastola: 4 sari:
– Lehiaketaren 2. saria.
– Berrikuntzaren saria.
– Robotaren portaeraren 1. saria.
– Robotaren portaeraren 2. saria.
Bermeoko Jesusen Bihotza: 3 sari
– Lehiaketako lehen saria
1. Robotaren portaeraren saria.
1. Baloreen saria.
Berakruz Ïkastola
Berrikuntzaren 2. saria.
Robotaren diseinuaren 2. saria.
San Felix Ikastola.
1. Berrikuntza Saria.
Begoñazpi Ikastola.
Robotaren diseinuaren 1. saria.

Guztira, EBIko ikastetxe hauek parte hartu dabe:

Avellaneda ikastetxea
BeraKruz Ikatola
San Juan Ikastetxea
Sagrado Corazón Ikastetxea
Begoñazpi Ikastola
Jado Ikastexea
San Fidel Ikastola
Artxandape Ikastola