Irailaren 2an, Elizbarrutiko ikastetxeetako pastoral talde eta arduradunak Derion elkartu ginen Carmen Pellicer Trilema Fundazioko zuzendariarekin hausnarketa eta prestakuntza jardunaldi batean parte hartzeko.
Topaketa aberasgarria izan zen, eta gaur egungo gizarte sekularizatuan ebanjelizazioak dituen erronkei buruz sakon hausnartzeko aukera eskaini zigun. Aldi berean, gure nortasuna eta izaera propioa balioan jarriz, ikasleei eskaintzen diegun zentzu-proposamena indartzeko bide eta pista berriak aurkitu genituen.
Jardunaldiaren ondoren, indartuta, elikatuta eta ilusioz beterik atera ginen. Hezitzaileon eginkizuna ikasleei beren bizipenak kontatzen eta ulertzen laguntzea da, baita haien barne-mundua esperientzia on, edertasun, harreman eta balioz elikatzea ere. Izan ere, bizitzako une zailetan baliagarri izango zaizkien sustraiak eraikitzen laguntzen ari gara.
Badakigu gure lana ereitea eta zaintzea dela: pazientziaz, gertutasunez eta iraunkortasunez. Horretan jarraitzeko gogoz eta itxaropenez beteta itzuli ginen Deriotik.



