Berrizek Mesedeetako Misiolarien lehen misinonari espedizinoaren mendeurrena inaugurau dau

Berrizeko Mesedeetako Misiolarien komentuan egin dira asteburu honetan kongregazioaren lehen misionari espedizioaren mendeurrenaren irekiera ekitaldia. 1926an abiatu zan Berriztik Wuhurako (Txina) bidean. Ospakizun horrek belaunaldi eta jatorri desbardinetako pertsonak batu ditu, mende bat geroago bizirik jarraitzen dauan historia bat gogoratzeko.

Zapatuan, mendeurrenaren inaugurazio ofiziala egin zan, Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan eban eukaristiagaz eta Eleizako eta erakundeetako ordezkarien partaidetzagaz. Munduko hainbat lekutatik iritsitako misionarien presentziak nazioarteko izaera nabarmena emon eutsan topaketari.

EBIk bat egiten dau Berrizeko historia, konpromiso misionaria eta hezkuntza eta gizarte ondarea balioan jartzen dauazan ospakizun honegaz, eta misioak orainaldian eta etorkizunean izango dauazan erronka barriei be begiratzen deutse.