Bakeari eta adiskidetzeari buruzko hausnarketa sakona eskolan

Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak antolatzen dauan bideoklip lehiaketak sariak emon deutsez EBI ikastetxeei

Jazotakoa Jaso bideoklip lehiaketaren zortzigarren edizioko ikastetxe irabazle gisa Gernikako San Fidel Ikastolak lehiaketaren sari banaketa antolatu eban. Jabi Onaindiak, Herri Irratia eta Bizkaia Irratia elizbarrutiko irratietako zuzendariak, aurkeztu eban ekitaldia. Gainera Jose Mari Kortazar bikarioa (V. bikaritza) bertaratu zan eta sari batzuk banatu ebazan.

Ikastetxe eta ikastola batzuek ‘in situ’ jaso eben ziurtagiria, hala nola Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak, Santurtziko Patronato Ikastetxeak eta San Fidel Ikastolak. Gainerako saridunak online konektatu ziran ekitaldiagaz.

Sari banaketa ekitaldia inaugurazio aurreskuagaz hasi zan, bi dantzariren eta San Fidel Ikastolako txistulari baten eskutik. Sari-banaketa zuzenean jarraitu ahal izan zan, YouTube bidez, Somorrostro Heziketa Ikastegiko Ikus-entzunezkoen graduko ikasleen lanari esker.

HONEEK IZAN DIRA SARIDUNAK