Aurkeztutako hiriko ia 300 ikasleren artean 10 ikaslek jaso eben Udalaren Epalza Alargunaren beka. Honi esker ikasle honeek hurrengo urteetan beraien ikasketak aurrera eramateko diru-laguntza izango dabe.
Artxandape Ikastolako ikaslea dan Anne Iza Machin izan zan beka jaso eben 10 ikasleetako bat. Zorionak, Anneri lorpen handi honengatik!
Sari-banaketa ekitaldia Udaletxeko Arabiar Aretoan izan zan abenduaren 1ean, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateren eta Koldo Narbaiza Euskara- eta Hezkuntza-zinegoitziaren eskutik.