BAM Unibertsitatean ikasten daben etorkizuneko irakasleek EBI sarearen hezkuntza proiektua eta ardatz pedagogikoak aztertu dabez. Word Café baten bidez egin dabe eta Nerea Begoña, EBI sareko zuzendariagaz, eta Zuhaitz Bilbao eta Nerea Bilbao, Artxandape eta Iparragirre ikastoletako zuzendariekaz batera, hurrenez hurren.
Otsailaren 19an, BAMeko azken mailako ikasle talde batek BAMeko alumniekin elkartzeko aukera izan zuen. Ekimen hau Begoñako Andra Mariko plan estrategikoan zehaztutako BAM Alumni Sarea proiektu estrategikoan kokatzen da eta ikasle ohien esperientzia gradua amaitzear dauden ikasleekin partekatzeko helburuarekin antolatu zen. Topaketa world café formatuan egin zen, EBI sareko Nerea Begoña (EBI sarea), Zuhaitz Bilbao (Artxandape ikastola) eta Nerea Bilbao (Iparragirre ikastola) zuzendariekin egindako mahai borobilaren ostean. Solasaldian zehar zuzendariek Ebi proiektuaren ardatzak eta egungo hezkuntzaren beharrak eta erronkak partekatu zituzten graduatzear dauden ikasleekin.



